Elhuyar zientziaren komunikazioa

Asteko hitzak

Ediacara

2018/09/21

Duela gutxi topatutako fosil bat, Dickinsonia deituriko fosil obalatua, animalia zaharrenetako batena dela baieztatu dute; Ediacara periodoan kokatzen dituzte animalia horiek. Baina, zer da Ediacara periodoa?

Grafeno

2018/09/14

Aste honetan, askotan entzun dugu grafeno hitza. Izan ere, Graphene Week kongresua izan da aste honetan, Donostian, eta mundu mailako 600 aditu baino gehiago bildu ditu. Horri buruz hitz egingo dute Norteko Ferrokarrillean, denboraldiko lehen saioan. Zer da, baina, grafenoa?

Perretxiko

2018/09/07

“Perretxikoak arte” da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakiaren Ikusmiran atalaren argazki-erreportajearen izenburua. Baina perretxikoak al dira argazkietan azaltzen diren denak? Baten batek zalantza egin du ez ote diren onddoak…
 

Solstizio

2018/06/28

Aurreko astean, San Joan bezperako suaz jardutean, gau hori «urteko gau laburrena» dela entzun edo irakurriko zenuten, beharbada. Interneten bilatuz gero, aurkituko dituzue horrelako aipamen bat baino gehiago.

Egia ote? Ez bada! Urteko gau laburrena, edo, egun luzeena, udako solstiziokoa da, eta egun pare bat lehenago gertatu ohi da, ekainaren 20an edo 21ean. Aurten, adibidez, 21ean izan da, goizeko 10:07an (ikus Wikipediako solstizio).

Artizar

2018/06/22

Artizarrari buruz arituko gara aste honetan. Inguruko erdaretan Venus esaten dioten planeta horri zergatik deitzen diogu euskaraz Artizarra?

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia