Elhuyar zientziaren komunikazioa

Asteko hitzak

Protesi

2018/11/16

Teknopolis saioko "Gorpuz bionikoa" erreportajea aurtengo Boehringer Ingelheim Medikuntzako kazetaritza-sarietan hautagai izan dela eta, protesi izendatu dugu "asteko hitz". Izan ere, protesia duten bi neska dira erreportajearen protagonistak.

Isolatu

2018/11/09

Azkenaldi honetan, sarritan aipatu dugu Elhuyar anaien lorpen nagusia, wolframa isolatu zutela, alegia. Zer esan nahi du horrek, ordea? Zer da isolatzea? Kimikan bakarrik erabiltzen da termino hori?

Opiode

2018/10/31

Elhuyarren Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoaren definizioaren arabera, opioaren antzeko efektuak sorrarazten dituen eta opioan ez dagoen substantzia, edo opioan dagoen substantzia batetik lortzen ez dena da opiodea. Gauza bera da opiazeoa? Badago alderik bien artean?

Saponifikazio

2018/10/26

La Pedrajan (Burgos), denborak ez du lortu ezabatzea Gerra Zibilean hil zituztenen memoria. Iritsi zaizkigun aztarnek duten balio historiko eta emozionalaz aparte, bitxikeria zientifikoa ere badira. Hain zuzen ere, hango hobi komunean, 45 garun eta bihotz bat agertu ziren saponifikatuta. Teknopolisen azken saioan eta Elhuyar aldizkariko erreportajean azaltzen dira xehetasunak. Baina, zer da saponifikazioa?

Tungsteno

2018/10/19

Bergara "zientziaren toki historiko" izendatu dute, Elhuyar anaiek bertan isolatu zutelako elementu berri bat taula periodikoarentzat. Elementu horri "wolfram" deitu zioten, baina bada "tungsteno" deitzen dionik ere. Zer da tungstenoa? Wolframaren sinonimotzat har daiteke? 

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia