}

Zuntz berriak garai berrientzat

2001/06/28 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Memento berean milaka dei eta Internetera konektatutako hainbat linea garraiatzen dituzte zuntz optikoek eta ez dirudi informazioaren munduak oraindik goia jo duenik. Telefono mugikorrek eta Internet etxe guztietara sartu diren honetan, galdera bat pausatzen da: zuntz optikoek ez al dute mugarik?

Telefono deiak eta Interneteko informazioa laser izpien abiaduran mugitzen dira alde batetik bestera zuntz optikoetan. Baina, Nature aldizkarian gaur argitaratu denez, zuntz optikoek ere badute mugarik. Izan ere, nahiz eta, egunetik egunera ahalmen handiagokoak diseinatzen diren, orain arte ia ezinezkoa zen zuntzen ahalmena definitzea. Zuntz optikoak ez dira medio linealak eta, beraz, kanpotik sartzen den soinuaren eragina ezin zen matematikoki definitu. Izan ere, soinuek elkarri eragiten diote; hau da, soinu bat gehi soinu bat ez dira bi soinu. Eta zarataren intentsitatea igotzeak seinaletik informazioa ateratzea zailtzen du.

Bell laborategietako Partha Mitra eta Jason Stark-ek zuntzen ahalmena definitzeko eragiketetako osagai ez linealaren baliokidea ordezkatzen duen osagai lineala topatu dute eta, horrela, seinalea transmititzeko ahalmena handiagoa da. Orain arteko zuntzek 1,6 terabits Hertz segundoko garraiatzen dute eta berriak 150 terabits Hertz segundoko garraiatuko ditu.

Hala ere, Govind Agrawal adituaren arabera, "zuntz optikoen informazioa garraiatzeko ahalmena esponentzialki igo da, baina geldotu egingo da". Aurrerantzean, bide berriak ireki eta teknologia alternatiboetara jo beharko da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia