}

Zientzia eta teknologiako bideo-lehiaketa Euskal Herriko gazteentzat 2020ko urrian

2020/09/17 Elhuyar Zientzia

zientzia-eta-teknologiako-bideo-lehiaketa-euskal-h

 

Elhuyarrek gazteen zientzia eta teknologia proiektuen bideo-lehiaketa antolatu du, gazteek egindako proiektuen zabalpenean laguntzeko. Elhuyar Zientzia Azoka ekimenaren barruan eratu da lehiaketa. Bideoak publiko mota guztientzako erakargarriak izatea sarituko da, eta proiektuaren gaia guztiz askea da: zientzia ikerketak-proiektuak, proiektu teknologikoak, esperimentuak… hala, gazteek egindako proiektua azaldu beharko dute, zer egin duten eta zergatik kontatuta.

Parte-hartzaileak: Euskal Herriko 12-18 urte tarteko gazteek har dezakete parte lehiaketan.

Izena emateko epea: 2020ko urriaren 1etik 30ra. Epez kanpo aurkeztutako bideo guztiak automatikoki geratuko dira lehiaketatik kanpo.

Saria: Frantziako Futuroscope parkerako bidaia talde osoarentzat.

Informazio eta zehaztapen gehiago hemen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia