#NikEtxeanEsperimentuak (maiatza): Erronkak eta elkarrizketa IV

2020/05/29 Elhuyar Zientzia

Neuronak eta irudimena astintzeko erronkaz betetako #NikEtxeanEsperimentuak egutegia argitaratu du Elhuyarrek maiatzean. Maiatzaren 4tik aurrera, astelehenetik ostegunera erronkak izango dira egunero, eta, ostiraletan, ikertzaile gazte batekin solasaldia.

Orokorrean 10-15 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintzak dira, baina familian zientzia- eta teknologia-jarduerak bultzatzeko asmoz, gurasoak haur txikiagoekin ere erronkak egitera gonbidatu nahi dira.

Hurrengoak dira maiatzaren 11tik 14ra proposatutako erronkak:

Maiatzak 25: NIRE DNA

Maiatzak 26: MATE JOLASAK

Maiatzak 27: MUNDU-BIRA

Maiatzak 28: URAREN INDARRA

Eta egutegiari amaiera emateko, plan berezia proposatu da ostiraletarako. Izan ere, bizitza errealean zientziaren eta teknologiaren munduan lanean ari den ikertzaile batekin egingo da hitzordua, ikertzailea bera eta bere jarduna gertutik ezagutzeko, eta, profesionalak ezagutuz, gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna indartzeko.

Aste honetako elkarrizketatua Lorea Argarate Zubia izan da,Interneten gure datuekin egiten dituzten trikimaluez asko dakien telekomunikazio-ingeniari bilbotarra.

Maiatzak 29: LOREA ARGARATE ZUBIA

Esperimentatu eta partekatu! Egindako zientzia- eta teknologia-erronkak sare sozialetan zabaltzeko gonbitea luzatzen dizugu, #NikEtxeanEsperimentuak traola erabiliz.

Erronka eta elkarrizketetarako sarbidea hemen

Erronken maiatzeko egutegira joateko, hemen

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia