Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ipar itsasoko padurak

1991/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Alemaniako iparraldean Danimarkarekin muga eginez Schleswig-Holstein-eko padura dago. Padura honetan bizi diren hegaztien kopurua sei eta bederatzi milioi bitartekoa da, Peter Todt ikerlariak dioenez.

Alemaniako iparraldean Danimarkarekin muga eginez Schleswig-Holstein-eko padura dago. Padura inguratzen duen badia Helgoland da.

Padura honetan bizi diren hegaztien kopurua sei eta bederatzi milioi bitartekoa da, Peter Todt ikerlariak dioenez. Ikerlari honek urtearen hiru laurdenak Trischen irlan igarotzen ditu bakar-bakarrik; ia beti laino artean. Hainbeste hegazti izatearen arrazoia, bertan dagoen elikagai-aberastasunean datza. Bestalde, ura ez da inoiz ere izozten inguru hartan, klima eta mareen eraginez.

Padura honetan ez da komeni bakarrik oinez ibiltzea, nahiz eta marea behean denean itsasoa horizontean ezkutatu, lainoa espero ez denean sartzen delako eta marearekin gauza bera gertatzen delako.

Metro karratu batean 50.000 marraskilo eta 30.000 karramarro txiki bizi daitezke. Aberastasun honen aurrean txori desberdinek elkarrekin bizi ahal izateko oreka naturala lortu dute. Kurlinta handiak adibidez, ezpata okerraren itxurako mokoa du eta harearen azpiko molusku eta zizareak hartzen ditu. Itsas mikak moko motz eta okerra du moluskuak harrapatu ahal izateko. Txirritxoak eskubilatu egiten du paduraren gainazala.

Nahiz eta bertan ikus daitekeen bizia oso ugari eta forma anitzekoa dela iruditu, arrisku larria dago. Honen froga, elikadura-katearen azken mailak, hots, hegazti harrapariak eta itsas ugaztunak (baleak, izurdeak eta fokak) desagertzea izan da.

Ingurugiroaren poluzioa da egoera larri honetan erantzukizun handiena duena. Petrolio-sarraskiekin batera ibaiek lehorretik dakartzaten hondakin toxikoak dira poluzioaren eragile nagusi.

Egoera honen ondorioz Ipar itsasoaren itsasertz alemanarentzako babes-komunitatea sortu berri da. Hala ere, emaitza positiboak lortu ahal izateko urte batzuek igaro beharko dute.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia