Gaurik motzena
2001/06/21 Elhuyar Zientzia
Gaur ipar-hemisferioan udako solstizioa da, hau da, uda hasten da. Lurraren errotazio-ardatzak 27 graduko inklinazioa duenez, Eguzkiaren inguruko translazioan Lurra dagoen puntuaren arabera iristen dira eguzki-izpiak. Ondorioz, lau urtaro bereizten dira.
Udako solstizioan, eguzki-izpiak zuzenean edo perpendikularki iristen dira ipar-hemisferioko lurretara eta eguzki-ordu gehien dituen eguna da. Horregatik, antzinako herriek egunak gaua garaitu izana ospatzen zuten. Elizaren eraginez, jai hori San Joanen omeneko bihurtu bazen ere, oraindik suak pizteko ohiturari eusten zaio toki askotan.
Askorentzat, egun luzeekin eta eguraldi onarekin batera opor-garaia iristen da. Eta oporrak hondartzarekin lotzen dituztenak ere ez dira gutxi. Euskal Herriko hondartzekin asetzen ez zaretenok jakin ezazue Estatu Batuetan munduko hondartza onenen sailkapena argitaratu dutela. Zerrenda osatzeko 50 eragile izan dituzte kontuan. Hauek dira eragile horietako batzuk: hondartzaren neurria itsasgoran eta itsasbeheran, hondarraren leuntasuna, uraren tenperatura eta kolorea, uhinen indarra eta korronteak, alga-kantitatea, usaina, soinua, zaborra egotea, ikuspegiak, eraikuntzak, sarbideak, sorosleak, jende-kopurua, zerbitzuak eta abar.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia