}

Doako STEAM trebakuntzak online irakasleentzat Elhuyar Zientzia Azokaren eskutik

2023/10/23 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

doako-steam-trebakuntzak-online-irakasleentzat-elh

2023ko azaroan Elhuyar Zientzia Azokaren inguruko informazio orokorreko saioa eta STEAM proiektuetan inspiratzeko saioak eskainiko dira.

Elhuyar Zientzia Azokari buruzko informazio orokorreko saioa eta ikasgelan STEAM proiektuak egiteko inspiraziorako baliabideak azalduko dira.

Oraindik izena ez baduzu eman, hau da unea!

Hemen saioetan izena emateko formularioa

Saioen ezaugarriak

  • Irakasleentzako onlineko 6 saio emango ditugu azokari buruz informazioa emateko eta inspiraziorako baliagarriak izan daitezkeen STEAM proiektuak aurkezteko.
  • Saio guztietan, jasangarritasuna eta klima-larrialdia ikasgelan lantzeko gakoak eta baliabideak aurkeztuko dira.
  • Nahi adina saiotan hartu daiteke parte.
  • Saio hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa Elhuyar Zientzia Azokan izena ematea.

Hemen saioei buruzko edukia, egutegia eta informazio osoa

Bestalde, Elhuyar Zientzia Azokan izena emateko epea ere zabalik da. Hemen formularioa

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia