Laminetako sistema

2011/11/25 Elhuyar

Berriatuan, 4.800 m galeriak zeharkatzen dute Mereludi haranaren azpiko kareharria. Laminetako sistema da. Galeria-multzo horrek bi sarrera ditu: Armiñako koba, eta Lamiñen koba. Azken horretatik irteten da barrutik datorren lurpeko erreka. Barruan, galeriak hainbat altueratan daude, pasabide bertikal batzuen bidez lotuak. Eta galerietan zehar formazio ugari ikusten dira, eta, orobat, meandroak, putzuak, ur-jauzi bat…

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia