Fotocam 2010, eta Máté-ren inurriak

2011/03/01 Elhuyar

Bence Máté argazkilari hungariarrak orduak eta orduak eman zituen Costa Ricako oihan tropikal batean inurriei argazkiak ateratzen. Baina argazkirik ederrenetako bat basora sartu beharrik izan gabe lortu zuen: etxeko lorategian aurkitu zuen hosto eta petalo koloretsuak garraiatzen ari zen inurri-karabana, putzu baten ondotik pasatzen.

Sari mordoa irabazten ari da Máté. Abenduko aldizkariko flashean ezagutu genuen, inurrien beste argazki ikusgarri batekin.  Environment Wildlife Photographer of the Year 2010 saria irabazi zuen harekin, eta “The caravan” honekin Fotocam 2010 lehiaketa irabazi du orain.

Lehiaketa horretan saria jaso duten beste bi argazkilari Urtzi Vera orozkoarra eta José Manuel Grandío irundarra izan dira. Landarediaren kategoriako irabazle izan da Vera, Gorbeiako Parke Naturalean kukuprakei ateratako argazkiarekin. Eta, Grandíok, berriz, paisaiaren kategorian irabazi du saria, Islandiako Bruar ibaiarekin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia