Aldapetako arrasto ilunak Marten

2015/09/28 Elhuyar

Marteko hainbat aldapatan arrasto ilun batzuk agertzen dira tenperatura igotzen denean. Arrasto horiek 100 m inguruko luzera izaten dute, eta 5 bat metroko zabalera. Astronomoek pentsatzen duten ur gazi likidoa egon zitekeela arrasto horien atzean, eta orain gatz hidratatuak aurkitzeak indartu egin du hipotesi hori.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia