Agenda
Zure app-a sortu programatu beharrik gabe
Data:
2017/01/12
Ordua: 09:00
Herria: Donostia
Lekua: Miramon Enpresa Digitala
Mobincube online plataforma bat da, eta zenbait jatorrizko aplikazio mugikor sortu eta banatzeko aukera eskaintzen du IOS, Android eta Windows Phone sistema eragileak dituzten mugikor eta tabletetarako. Erraz ikusteko moduko zenbait erreminta ditu eta, horien bidez, App bat diseinatu ahal izango duzu programatzen jakin gabe.
Plataforma erabiltzeko ez da software gehigarririk instalatu behar, Internetera konektatutako nabigatzailea baino ez dugu behar. Erreminta malgu bat da eta erraz erabiltzeko moduko programa bat du. Pertsonalizatzeko aukera handia duenez, proiektu bakoitzaren beharretara egokitzeko App-a sortu ahal izango dugu.
Gainera, App-a diseinuaren hasierako urratsetik ebaluatu eta probatzeko beharrezkoak diren erremintak ere baditu programak, baita App-en denda nagusietan argitaratzeko eta banatzeko erremintak ere, erabiltzaileak aurkitu eta bere gailuetan instalatu dezan.
Mobincube doan da eta % 100 funtzionala da eta ordaintzeko bertsio guztiak kentzeko moduko publizitatea du. Ondo baino hobeto egokitzen da informatikako oinarrizko ezagupenak dituzten erabiltzaileei eta erabiltzaile aurreratuei.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo izena emateko, jo http://www.euskadinnova.net helbidera, edo943 000 999 telefonora deitu.