}

Agenda

ZientziaK eta Euskara. Esperientzietatik etorkizunera. (UI48 hasiera jardunaldia)

Data: 2020/06/18 - 2020/07/17
Ordua: 10:00
Herria: on-line
Lekua: on-line

Garai bereziak bizi ditugu eta 2020ko Udako Ikastaroen irekieran ikerketaz hitz egiteko aukera hau, modu berezian baliatu nahi dugu. Horretarako, lehen hitzaldi batekin abiatuko gara, Koldo Garciak egoera zertan den aztertzeko oinarriak jarriko ditu: diagnostikoa, abagunea, aukerak... hainbat gako mahai gainean jarriko ditugu. Ekainaren 18an egitekotan ginen Udako Ikastaroen irekiera eta, sinbolikoki, egun horretan abiatuko dugu prozesu hau, zuzeneko batekin.

Horri helduta talde hausnarketa egingo dugu, sare sozialen bitartez (Twitter, Mastodon, Instagram, Blogak, Youtube, Jitsi grabatu bat... bakoitza gustora sentitzen den komunikazio moduan), eta horretarako #ZientziakEuskara #ElkarEkin traolak erabiliko ditugu. Formekin jolastu nahi dugu, eztabaida eta solasaldia modu naturalean egiteko. Galdera irekiak planteatuko ditugu, norberak bere esperientziatik, bere bizipenetatik, bere espektatibetatik erantzuteko. Guzti-guztiak beharko ditugu, ikerketaren prisma irudikatu ahal izateko. Hiru ardatz izango dituzte galderak: euskaldunak zientzietan, ikertzaileak euskaran eta bizipenak. Zure ekarpena modu anonimoan egin nahi baduzu ere aukera izango duzu esteka honen bidez. Uztailaren 11 arte jasoko ditugu ekarpenak, mahai-ingurua baino aste bat lehenago.

 Eta horri helduta, zuen ekarpen guztiak jasota, mahai ingurua izango dugu, aipatutako erronkak, aukerak, eta baita ere gabeziak, zein zailtasunak josiko ditugu, ZientziaK eta Euskararen bikoteari ikuspegi berritzailea emateko asmoz.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30