}

Agenda

Zientzia eta zinema

Data: 2021/02/03 - 2021/03/27
Ordua: 10:31
Herria: Donostia, Bilbo, Donibane Lohizune
Lekua: Tabakalera, Arte Ederren Museoa, La Select

Euskadiko Filmategiak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC), orain ere Donostiako Zinemaldiaren laguntzarekin, lau urte daramatzate 'Zinema eta Zientzia' zikloarekin kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburua lortu nahian. Hainbat zientzia-eremurekin estimulatzaileak diren loturak bilatzeko, aurtengo hautaketak modu eklektikoan konbinatzen ditu filmak, eta, ziklo honen bereizgarri denez, emanaldi bakoitzarekin batera, nazioarteko izen handiko zientzialariekin aurkezpenak eta solasaldiak izango ditugu proiekzioetan. 

Bilboko Arte Ederren museoan eta Donostiako Tabakaleran eskainiko dira emanaldiak, eta baita Donibane Lohizunen lehenengoz.

Urtarriletik martxora arte.

Programa osoa ikusteko: www.filmoteka.eus

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30