}

Agenda

'Zientzia bada emakumeen kontua' solasaldia

Data: 2022/05/19
Ordua: 18:00
Herria: Elgoibar
Lekua: Lila

Datorren maiatzaren 19an, osteguna, Elgoibarko 2022ko Zientzia Azokaren baitan, zeinak kultura zientifikoa gizarteratzea duen helburu, Lilak Emakume Zientzialarien Topaketa hartuko du. 18:00etatik 20:00etara izango da, eta Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Berdintasun sailek antolatu dute. Mahai ingurua izango da topaketaren muina, non zientzia alorrean lan egiten duten emakumeak izango diren protagonista:

  • Leire Garate. Industria diseinuko eta produktu garapeneko
  • Ane Garmendia. Industria antolakuntzan ingeniaria
  • Nagore Ruiz de Escudero. Telekomunikazio ingeniaria, telematikan espezializatua.

Mahainguruaren moderatzailea Ana Galarraga izango da, Elhuyarreko Zientzia komunikatzailea.

Mahaingurua bukatu ondoren Klownkonklusioak egingo dira Beatriz Egizabalen eskutik era ludiko batean eta umorez jantzita. Bukatzean mokadu txiki bat egongo da.

Izena emateko: https://labur.eus/ezt

 

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30