Agenda

Zientzia Azoka

Data: 2015/04/25
Ordua: 12:00
Herria: Bilbo
Lekua: Plaza Barria

Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da; ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera. Lanaren emaitza ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat Bilboko Plaza Barrian egingo den Zientzia Azokako stand banatan aurkeztuko dute gazteek. Bidean, ikertzaile profesionalak izan dituzte gazteek bidelagun, lana bideratzen laguntzeko.

DBHko eta Batxilergoko 14 ikastetxe hauetako gazteak izango dira bertan: Alaitz BHI (Barañain); Arizmendi-Almen (Eskoriatza); Arrigorria BHI (Arrigorriaga); Askatasuna BHI (Burlata); Begoñazpi (Bilbo); C.E. San Mames-Peñascal S. Coop. (Bilbo); Cruces-Gurutzeta BHI (Barakaldo); Eunate BHI (Iruñea); Hirukide-Eskolapioak (Tolosa); IES Plaza de la Cruz (Iruñea); La Anunciata (Donostia); Lauaxeta (Zornotza); Lauro ikastola (Loiu); R.M. Azkue ikastola (Lekeitio).

Egitaraua:

12:00 Arkupeak. Gazteen Stand-en irekiera.
13:00 - 14:00 Esperimentuen Txokoa. Esperimentuak
14:00 - 16:00 Praktika Gunea. Esperimentu askeak
14:00 - 16:00 Eszenatokia. Musika
16:00 - 17:00 Eszenatokia. Diploma-banaketa
17:00 - 19:00 Arkupeak. Gazteen Stand-ak.
17:00 - 18:00 Esperimentuen Txokoa. Esperimentuak
18:00 - 19:00 Esperimentuen Txokoa. Marikalanbreren laguna.
19:00 - 19:30 Eszenatokia. Sari-banaketa eta agurra

Informazioa gehiago, hemen.

2025 - Maiatza
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31