}

Agenda

Wuhango koronabirusa, zer dakigu orain arte? (Hitzaldia)

Data: 2020/02/06
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bizkaia Aretoko Mitxelena Gelan

Urtarrilaren hasieraz geroztik, Wuhango pneumonia izenaz ere ezagutzen den Wuhango koronabirusa nonahi agertzen da egunkarietan zein telebistako albistegietan. Etengabeko informazioa jasotzen dugu infektatu berriei buruz, sintomei buruz, prebentzio-neurriei buruz, balizko sendabideei buruz, heriotza-tasari buruz… Informazio-zurrunbilo honetan, zaila da birus horren inguruko errealitatea ezagutzea. Zeintzuk dira benetako sintomak? Kutsatzeko arriskuan gaude bertatik irten gabe ere?

Ignacio Lopez Goñi Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Mikrobiologia eta Parasitologia saileko ikertzailea, gai horiek argitzen saiatuko da, eta “Wuhaneko koronabirusa, zer dakigu orain arte?” izenburuko hitzaldian, orain arte ziurtasun osoz ezagutzen den guztiaz hitz egingo du.

Informazio guztia: https://zientziakaiera.eus/ekitaldia/2020/02/06/wuhango-koronabirusa-zer-dakigu-orain-arte/

2024 - Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31