}

Agenda

Wolfram Deuna, umorezko bakarrizketa zientifikoak

Data: 2019/11/05
Ordua: 19:30
Herria: Bergara
Lekua: Seminarixoa

Wolfram Deunaren jaia ospatuko du Elhuyarrek bosgarren urtez Bergaran. Bergarako ZTB jardunaldien barruan, umorezko bakarrizketa zientifikoak eskainiko dituzte Seminarixoan, hau da, Elhuyar anaiek wolframa isolatu zuten leku berean.

Mirari Martiarena Iraola izango da aurkezlea eta gidaria, eta zortzi hizlari hauek frogatuko dute zientzia barregarria ere izan daitekeela: Nagore Elu Arantzamendi (biokimikaria), Josu Lezameta Larrabeiti (euskara-irakaslea), Idoia Torregarai Martija (umoregilea), Oskar Gozalez Mendia (kimikaria), Lorea Arakistain Aizpiri (komunikatzailea), Josu Lopez Gazpio (kimikaria), Koldo Garcia Etxebarria (genetikaria) eta Jone Monux Garcia (Aranzadi ikastolako batxillergoko ikaslea)

Ekitaldia irekia da, eserlekuak bete arte. Jarraian, hizlariak eta bertaratutakoak elkarrekin egoteko eta hitz egiteko aukera egongo da, mokadu bat hartu bitartean. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin:
Ana Galarraga Aiestaran
Elhuyar Zientzia Unitatearen Komunikazio arduraduna
a.galarraga@elhuyar.eus
Telefonoa: 943363040 luz. 210

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30