Agenda

Wolfram deuna 2016

Data: 2016/11/10
Ordua: 19:30
Herria: Bergara
Lekua: Aroztegi Aretoa

Bueltan da zientzia eta umorea uztartzen dituen jaia: Wolfram Deuna; ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa!

Zientziaren Astearen barruan, aurten ere Bergaran ospatuko dugu euskal zientzialarion zaindari apokrifoa, bost minutuko bakarrizketa zientifikoz osatutako ekitaldi baten bidez.

Hauek dira hizlariak: Ibon Cancio Uriarte, Miren Karmele Gomez Garmendia, Uxoa Iñurrieta Urmeneta, Edu Lartzanguren Urdangarin, Ainhoa Latatu Nuñez, Josu Lezameta Larrabeiti, Josu Lopez Gazpio eta Idoia Torregarai Martija. Gidari-lanetan, berriz, Alaitz Ochoa de Eribe Aguirre Elhuyarreko kidea arituko da.

Ekitaldiaren izena eta lekua ez dira kasualitatea, Bergarako seminarioan isolatu baitzuten Elhuyar anaiek wolframa, euskal zientziak taula periodikoari egin dion ekarpena. Wolfram Deuna jai-giroan zientziaz gozatzeko aukera aparta izango da, eta denok gonbidatuta zaudete.

Aurretik, gainera, Laboratorium museora bisita gidatua egiteko aukera izango da.

2020 - Abuztua
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31