}

Agenda

User testing: probatu zure interfazeak zure erabiltzaileekin

Data: 2019/03/07
Ordua: 09:00
Herria: Donostia
Lekua: BIC Gipuzkoa. Mikeletegi pasealekua 83, 1.

Ikastaro honetan, erabiltzaileak eta erabilgarritasuna probatzeko teknika batzuk ikusiko ditugu, baita erabiltzaileen probak planifikatzen eta gauzatzen ikasi ere.

Erabiltzaile-testak edo erabilgarritasun-testak erabiltzaileek parte hartuta egiten dira (Ux research); ikerketa-metodo horrek aukera ematen du definitzen ari diren produktuak ebaluatzeko.

Erabiltzaile adierazgarriek interfaze bat probatuz erabilgarritasun-arazoak detektatzeko eta erabilera (UX, user experience) ebaluatzeko teknika bat da.

Hori da produktuaren benetako erabilerara egin daitekeen hurbilketa errealena.

Horrenbestez, diseinuko erabakiak gure erabiltzaileekin baliozkotzeko era bat da, hala gure produktu eta zerbitzu digitalak optimizatzeko.

Azalpen teorikoak lantegi praktiko batekin osatuko dira, eta parte-hartzaileek proba bat planifikatuko eta gauzatuko dute: erabiltzaileen gerrilla-proba bat.

Izen-ematea hemen. Kostua 30 euro.

2024 - Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31