Agenda
Uliako itsaslabarren ondarea ibilaldia
Data:
2019/09/07
Ordua: 11:00
Herria: Pasaia
Lekua: Mater Museoan (Pasai San Pedroko ontziraleku ondoa
Uliako ekosistema garrantzitsuenetariko bat dira itsaslabarrak eta jende asko gerturatzen da bertara kontrastez beteriko paisaiaz gozatzera. Baina ikuspegi hau hankamotz geratzen da norabide bakar batean baitoa gure begirada, lurretik itsasora. Horregatik oraingoan buelta eman nahi izan diogu eta Mater Museoarekin
elkarlanean eta arrantza-ontzi tradizional batean itsasoratuko gara Ulia eta Jaizkibel mendien itsaslabarrak eta bertan aurki daitekeen flora eta fauna ezagutzera.
Izen-ematea beharrezkoa da.
Prezioa: 10 euro.
Informazioa hemen.