Agenda
STEAM hezkuntza, gazteak etorkizunerako inspiratzeko
Data:
2021/10/01 - 2021/11/05
Ordua: 17:00
Herria: Online
Lekua: Online
Elhuyarrek antolatutako EHUko udako ikastaroa STEAM Hezkuntzaren inguruan. Ikastaroak 30 orduko balioa izango du eta hauek dira helburuak:
- STEAM hezkuntzaren inguruko ideia nagusiak aurkeztea.
- STEAM hezkuntzatik genero-berdintasuna sustatzeko gakoak azaltzea.
- STEAM inguruko gaien gazteen interesak eta gaitasunen pertzepzioa ezagutzea.
- STEAM proiektuekin garatzen diren konpetentziak azaltzea: Lankidetza, komunikazioa, irudimena, pentsamendu kritikoa, denboraren kudeaketa,…
- STEAM proiektuak garatzeko oinarrizko elementuak aurkeztea.
- STEAM proiektuak egiteko suertatu daitezken arazoak, zailtasunak, eta abarrei buruzko azalpenak eta konponbideak ematea.
- STEAM proiektuen adibideak ezagutzea.
- Gazteen pentsamendu kritikoa martxan jartzeko baliabideak azaltzea.
Informazio gehiago eta izen-ematea hemen.