Agenda

Saltillo UPV/EHUko eskola-ontzia

Data: 2015/08/19 - 2015/09/04
Ordua: 10:00
Herria: Lekeitio, Donibane Lohizune, Getaria, Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Bermeo
Lekua: Portuetan

Saltillo UPV/EHUko eskola-ontziak euskal kostaldeko portuetan zehar udan egin ohi duen itsasaldia hasi du, aurtengo bigarren bidaia, hain zuzen ere, uztailean Galiziako XII. Encontro de embarcacións tradicionais de Galicia 2015 egin zuenaren ostean. Antzinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 12 ikasle doaz. Ikasleek nabigazio praktikak egiteaz gain, bela mundua gizarteari hurbiltzea eta antzinako belaontzi hau ezagutzera ematea dira itsas ibilaldi honen helburuak. Eta helburu horiek betetzeko, ohikoa den bezala, nahi duten guztiek ontzia bisitatu ahal izateko, zazpi portutan bereateak irekiko ditu.

Aurten, Lekeitio, Donibane Lohizune, Getaria, Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Bermeoko portuetan bisitatu ahal izango da Saltillo eskola-ontzia, goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 19:00etara.

Egitegia:

Abuztuaren 19an: Santurtzi-Lekeitio

Abuztuaren 20an: Ate irekiak Lekeition

Abuztuaren 21ean: Lekeitio – Donibane Lohizune

Abuztuaren 22-23 bitartean: Ate irekiak Donibane Lohizunen

Abuztuaren 24an: Donibane Lohizune – Getaria

Abuztuaren 25an: Ate irekiak Getarian

Abuztuaren 26an: Getaria – Donostia

Abuztuaren 27an: Ate irekiak Donostian

Abuztuaren 28an: Donostia – Hondarribia

Abuztuarne 29-30 bitartean: Ate irekiak Hondarribian

Abuztuaren 31an: Hondarribia – Mutriku

Irailaren 1ean: Ate irekiak Mutrikun

Irailaren 2an: Mutriku – Bermeo

Irailaren 3an: Ate irekiak Bermeon

Irailaren 4an: Bermeo – Santurtzi

 

2025 - Uztaila
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31