}

Agenda

Osasuna eta Hizkuntza: Bidegurutzean (EHU udako ikastaroak)

Data: 2020/10/22 - 2020/10/23
Ordua: 15:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Hizkuntza eta osasun-arretaren gaia jorratzeko, lehenik eta behin osasun-jarduera bere testuinguruan kokatu behar da, horretarako gaur egun ardatz dituen paradigmak ondo aztertuz. Osasun-arreta euskaraz bermatzeak aldaketa sakona eskatzen du nahitaez; taxuzko ezarpen-prozesu sendo eta eraginkorra. Arretaren normalizazioa eta xede horrekin osasun-sisteman euskararen erabilera normalizatzea, ez da nolanahiko erronka.

Erronka horri aurre egiteko oso garrantzitsua da hizkuntza gutxiagotuak dituzten nazioarteko komunitateen ereduak ezagutzea eta elkarlanerako sareak sortzea. Ikastaro honetan Kanadako eremu elebidunetan gutxiengo egoeran dauden profesionalek antzematen dituzten oztopoak eta aukerak aurkeztuko dira eta, era berean, osasun arretan eta gizarte zerbitzuetan hizkuntza gutxiagotuen kudeaketaren kanadako eremu elebidunetako eredua ere azalduko dira.

Informazio guztia ikusteko sakatu hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30