}

Agenda

Nola sortu konponbide klimatikoak: URDAIBAIKO BIOSFERAREN ERRESERBA (EHUko on-line ikastaroa - Gazteleraz)

Data: 2020/06/12 - 2020/06/26
Ordua: 09:09
Herria: on-line
Lekua: on-line

Uda Ikastaro honen bidez, klima aldaketaren arazo globala udalerri mailan azaldu, eta hura konpontzeko bideak erakutsi nahi dira. Adibide gisa Bermeo eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserba (Okako estuarioa) hartuko ditugu. Gure inguruko zientzialari onenetako batzuek fenomeno horrek estuarioan, Kantauri itsasoan eta lurzoruaren erabileran izango dituen ondorioak aztertuko dituzte, baita horri lotutako erronkak eta aukerak ere hiri politiken ikuspegitik.

Horrez gain, erakunde publikoek eta pribatuek hainbat konponbide berritzaile aurkeztuko dituzte. Ideia horiek ekonomia mota sozialago eta adimentsuago bat sustatzen dute, berokuntza globalean dugun eragina murriztera orientatuta dagoena. Udalerri, estatu eta europar mailako proiektuak aurkeztuko dira. Gero, talde dinamikak egingo dira hainbat metodologia erabilita, tokian tokiko beharrekin eta klima aldaketarako konponbideekin lerrokatuko diren proiektuak aurkitzeko.

Ikastatoaren informazio guztia ikusteko sakatu hemen.

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31