}

Agenda

Lehen Hezkuntzako neska-mutilentzako tailer eta esperimentuak

Data: 2020/02/11
Ordua: 17:30
Herria: Ermua
Lekua: Merkatu plazan

Ermuako Udalak, Bizilabe, zientzia eta teknologia proiektua eta tailerrak egiteko gazteentzako egitasmoarekin batera, hainbat ekintza antolatu ditu Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, alegia, zientzia eta teknologia ekintzak izango dira, Ermuko LHko gaztetxoentzat. Ikertzaile profesionalen gidaritzapean, besteak beste, energia esperimentuak (propietate termodinamikoak, suzirien magia, dentsitatearen misterioa) edota teknologia-tailerrak (etxea garbitzeko mikrorobotak, alarma isil eta zaratatsuak) egingo dira.

Informazio guztia: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/ermua/albisteak/ekintza-ugari-izango-dira-ermuan-emakume-eta-neska-zientzialarien-nazioarteko-eguna-ospatzeko

2024 - Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31