Agenda
Landare Berezien 8. azoka
Data:
2010/04/24 - 2010/04/25
Lekua: Aia
5 kontinenteetako landareak ikusi eta erosteko aukera aparta izango da Iturraranen: kaktusak, baratzeko landare ekologikoak, irisak, peoniak, banbuak eta gramineak, pelargoniumak, salbiak, hydrangeak, orkideak, bildumako zuhaitz eta zuhaiskak, Australia eta Zelanda Berriko landareak, basoko fruitu landareak, fuchsiak, begoniak, bonsaiak, landare usaidunak eta sukalderakoak, landare intsektujaleak, zitrikoak, landare tropikalak, Tillandsia eta Bromeliak, Patagoniako landareak, konifera txikiak eta astigarrak, bulboak, kameliak, etab.
Aurten 47 mintegik hartuko dute parte (15 Euskal herrikoak, 10 iberiar penintsulakoak, 21 Frantsesak eta 1 Italiarra), horien artean hiru berri: LEPAGE: landare bizikorren bilduma interesgarria. Frantziako mintegia. ARBORECO: aintzinako fruita-arbolen bilduma polita duen Kataluniako mintegizalea. Aurkitzen zailak diren fruita-arbolak lortu nahi dituztenentzako primerakoa EUSEBIO LÓPEZ: Camelia bilduma polita duen Galiziako mintegizaleaAzoka, urtero bezala, Iturrarango Lorategi Botanikoan izango da.