Agenda

Komunikazio zientifikoa STEAM estrategian (EHUko udako ikastaroa - Gaztelaniaz)

Data: 2020/06/12 - 2020/08/28
Ordua: 09:06
Herria: Donostia
Lekua: Miramar Jauregia

STEAM terminoa ingelesezko Science, Technology, Engineering, Arts, Mathematics hitzen akronimoa da. «STEAM hezkuntza» kontzeptua jakintza arlo horiek modu bateratu eta integratuan erakusteko modu berri bat da. Horretarako, STEAM estrategiak helburu hauek ditu: heziketa eta prestakuntza zientifiko-teknikoa hezkuntza etapa guztietan bultzatzea; STEAM arloan bokazio eta helburu profesionalak inspiratzea, bereziki neska ikasleen artean, eta herritarren artean dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa bultzatzea.

Alde batetik, irakasleen prestakuntzan lanean diharduten irakasle-ikertzaileek metodo alternatiboen aukerak eta mugak ezagutzen dituzte, ezagutza zientifikoa hainbat mailatako ikasleei transmititzeari begira. Bestalde, komunikazio zientifikoan eta jakintzaren dibulgazioan diharduten profesionalek komunikazio estrategia berriak pentsatu eta abian jarri dituzte, eta, zuzenean aplikatuta edo hezkuntza ingurura egokituta, oso erabilgarriak izan daitezke ikastetxeentzat.

Uda Ikastaro honetan beraienak ez diren arloetan garatutako tresnak jarri nahi dira irakasleen eta komunikatzaileen esku, erabilgarri dituzten aukeren katalogoa aberasteko. Tresna horiek zientzien berezko praktikak eta balioak ikasleei gerturatzeko aukera ematen digute, eta gertutasun hori izango da, seguru asko, zientzia eta teknologia ikasketetara sartzeko oztopoak ezabatzeko estrategiarik onena.

Ikastaroaren informazio guztia ikusteko sakatu hemen.

2020 - Abuztua
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31