Agenda

Kode Poesia laborategia

Data: 2019/09/24
Ordua: 17:00
Herria: Donostia
Lekua: Hirikilabs, Tabakalera

Literatura eta informatika uztartzeko hainbat bide jorratu dira. Batetik, baliabide teknologikoak literatura zabaltzeko erabili dira, baita literatura hausnartu eta aztertzeko ere. Eta bestetik, literatura sortzeko saiakera informatikoak ere ezagunak dira. Informatikaren eta literaturaren artean dagoen arrakala horretan kokatzen da kode-poesia. Laborategi honetan kode-poesiaren oinarriak ezagutu, eta esperimentazio gunea sortuko dugu.

Literatura eta informatika elkartzen diren lurralde gutxi esploratuan barneratzeko gonbita da hau, programazioa eta poesia uztartzeko aukera. Adibide gisa zenbait kode-poema aztertu ondoren, norberak bereak egiteko baliabideak emango dira.

Informazio gehiago hemen.

2020 - Abendua
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31