Agenda

Klima eta ekologia krisia (Martin Ugalde foroa)

Data: 2020/10/22
Ordua: 19:00
Herria: Andoain
Lekua: Martin Ugalde Kultur Parkea (eta on-line)

Martin Ugalde foroak 'Klima eta ekologia krisia' hartuko du hizpide, 'Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian' Aleka bildumako liburu berrian parte hartu duten zenbait adituren eskutik. Haiekin batera arituko da solasaldian Iñaki Petxarroman kazetari eta liburuaren egilea, arazoaren atal bakoitza bereizi eta xehatzeko.

Parte hartuko duten ikerlariak

  • Iñaki Antiguedad eta Ane Zabaleta (EHUko irakasleak eta hidrologian adituak)

  • Ibai Rico eta Eñaut Izagirre (glaziologoak)

  • Naima el-Bani (paleozenografoa)

  • Unai Pascual (ekonomialaria)

  • Elisa Saenz de Murieta (kostaldeetako klima aldaketetan aditua)

Informazio guztia ikusteko sakatu hemen.

 

2020 - Urria
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31