}

Agenda

KLIMA ALDAKETA. Zientziaren ikuspuntua (hitzaldia)

Data: 2020/02/17
Ordua: 18:30
Herria: Ondarroa
Lekua: Beikozini

Klima-aldaketaren arazoak gero eta arreta handiagoa jasotzen ari da eta komunikabideek gero eta leku gehiago eskaintzen diote arazo honi. Euskal gizartearen kezka nagusienetakoa ere bada eta agenda politikoan ematen zaion garrantzia handitzen ari da. Hala ere, klima-aldaketari buruzko informazioa urruneko kontu bezala aurkezten zaigu maiz, eta datu kontrajarriak ere jasotzen ditugu. 

Hitzaldi honetan klima-aldaketaren inguruko bidaia proposatzen dizuegu, zientzia oinarri izango duena. Abiapuntua, klima aldaketaren ebidentziak izango dira, gaia aldatzen ari ote den aztertuko dugu, baita aldaketa hauek, Lurraren historian gertatutakoak ikusta, ziklo natural baten ondorio diren. Gertatzen ari diren aldaketen atzean dauden faktoreak eta arrazoi nagusiak ere aztertutako ditugu, eta hauen arabera aukeran ditugun konponbideak. Azkenik, dagoeneko gertatzen ari diren eta etorkizunean jazo daitezkeen ondorioak ezagutuko ditugu eta gizarteak hauei aurre egiteko nola presta daitezkeen.

Hizlaria: Elisa Sainz de Murieta Zugadi (geologoa)

Informazio guztia: http://zientziarengiltzak.org/

2024 - Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31