Agenda
“Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko” EHUren udako ikastaroa
Data:
2023/09/05
Ordua: 09:15
Herria: Donostia eta online
Lekua: Miramar Jauregia eta online

“Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko” EHUren udako ikastaroa eskainiko du Elhuyarrek irailaren 5ean Donostiako Miramar Jauregian, aurrez-aurre eta online.
Elhuyarrek jasangarritasuna eta klima-larrialdiaren inguruan hainbat hausnarketa egin ditu 2022-2023 ikasturtean. Hauxek izan dira helburuak:
- Ikastetxeetan gazteekin ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologiko errealak egiteko ideiak eta praktikak sortzea.
- Jasangarritasunerako eta klima-larrialdiaren inguruko hausnarketa eta ekintzak sustatzea ikasgelan. Inklusibitaterako eta eraldaketa sozialerako gakoak kontuan hartuta.
Hausnarketetan beste ikertzaile batzuk ere parte hartu dute Elhuyarrekin batera. Eta lanketa horietatik sortutako edukiak jorratzea izango da ikastaroaren muina.
Ikastaroaren inguruko informazio gehiago eta izena emateko sakatu hemen.
Animatu eta parte hartu!
Gaiaren inguruko hausnaketak eta edukien sorkuntza Elhuyarrek sustatutako "Gluoien mahaia" proiektuaren baitan egin dira. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza du.