}

Agenda

Jardunaldia: "Hezkuntzaren frogak"

Data: 2018/02/02
Ordua: 09:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bizkaia Aretoa

Nola tratatzen dira ikasgeletan ohikoenak diren ezagutzazko nahasmenduetako batzuk? Eraginkorrak al dira egungo hezkuntza-programak eta tresnak? Hezkuntza-jardunbide hedatuenek eraginkortasunik al dute ala ez?

Horiek dira, hain zuzen, otsailaren 2an, Bilboko Bizkaia Aretoan izango den “Hezkuntza-frogak” izeneko jardunaldiko eztabaidagaietako batzuk. Aurten bigarren aldiz egingo den jardunaldia, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Euskadiko Eskola Kontseiluak antolatzen dute, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) laguntzarekin.

Jardunaldi honetan, hainbat adituren hitzaldiak izango dira, hezkuntzarekin zerikusia duten askotariko gaiez mintzatzeko, froga zientifikoak oinarri hartuta. Gaur egun, ikasgeletan eta, oro har, hezkuntza-sisteman aldi berean dauden errealitate desberdinei ekiteko ebidentziarik onena zein den azalduko dute adituek.

UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eguneroko gaiak –hala nola, hezkuntza edo artea– jarduera zientifikoaren hainbat arlotatik ekiteko antolatu ohi dituen ekitaldietako bat da “Hezkuntza-frogak”. Psikologiako doktore den Marta Ferrero arduratuko da mintegi hori zuzentzeaz.

Sarrera doan, aretoaren edukiera bete arte, baina bertaratu nahi izanez gero, izena eman behar da urtarrilaren 8tik aurrera.

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31