}

Agenda

Jardunaldia: Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala (EHU)

Data: 2020/10/02
Ordua: 09:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bizkaia Aretoa (UPV/EHU) / On-line

Jardunaldi hauen helburua osasun mentalean eta haren medikalizazio-prozesuan emanten ari diren genero-desberdintasunei buruz hausnartzea da. Tokiko eta nazioarteko ikerketa ugarik erakutsi dute osasun mentalaren adierazleak okerragoak direla emakumeengan, hein handi batean, gizonen eta emakumeen bizi-baldintzak desberdinak direlako, maskulinotasun eta feminitate hegemonikoen eredu nagusien ezaugarriekin batera.

jardunaldi honetan, azalpen teorikoak edo kontzeptualak eta hausnarketa bateratua uztartuko dira gaiari lotutako eta genero-ikuspegi esplizitu batetik egindako ikerketei edo esku-hartzeei/esperientziei buruz.

 

Jardunaldien inguruko informazio guztia ikusteko sakatu hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30