Agenda
Jakinduriek mundue erreko dau! (Bertsozientzia)
Data:
2020/02/15
Ordua: 19:30
Herria: Eskoriatza
Lekua: Zaldibar antzokia
Itxuraz elkarren oso urruti dauden bi diziplinek, zientziak eta bertsolaritzak, lotura aurkituko dute mugak gainditu eta jendartera iristeko. Ezagunak diren eta maila zientifiko aitortua duten 3 ikertzailek emandako 10 minutuko hiru hitzaldi eskainiko dira saioan, euskaraz. Hitzaldi bakoitzaren bukaeran, aurkezleak hitzaldiarekin lotutako gai bat proposatuko die bertsolariei.
Partehartzaileak eta gaiak:
- Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Andoni Egaña.
- Zientzialariak: Iker Badiola (Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko ikertzailea eta irakaslea), Eider Bilbao (Plentziako Itsas Estazioko ikertzailea) eta Onintze Salazar (Euskalmeteko meteorologoa).
- Aurkezlea: Kike Amonarriz.
- Gaiak: Serrano urdaiazpikoak jabugo bihurtzen (Iker Badiola); Itsasoa, plastikoen gotorlekua (Eider Bilbao); Aldapan gora (Onintze Salazar).
Sarrera doan (aforoa dela eta nahi duenak doako sarrera hartu ahal izango du aurrez).
Informazio guztia: http://eskoriatza.eus/albisteak/jakinduriek-mundue-erreko-dau-ikuskizunerako-gonbidapenak-jaso-daitezke-dagoeneko/