}

Agenda

'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' (Jakin JArdunaldiak)

Data: 2020/07/16
Ordua: 09:00
Herria: Usurbil
Lekua: Usurbilgo ikastola

COVID-19 birusak izua zabaldu du eta izua errealitate distopikoaz erditu da eta distopiak 'normaltasun berria' ekarriko omen du. Bitarte horretan, sistemaren aldamio ezkutuak, egiturazko akatsak eta mito eta usteen hauskortasuna azalera atera dira: eskubide soziopolitikoak berrogeialdian, autoritate bakarra indarrean, informazioaren anabasa eta gezurraren zabaltzea, naturaren gain-ustiaketa, bizitzaren prekarizazioa. Eta horren kontrakarrean, jendearen arteko elkartasun uholdea: injustizia sozialari erantzuteko berariazko egiturak han eta hemen, publikoaren eta komunalaren arteko lankidetza berriak eta bestelako gizarte bat pentsatzeko eta ekiteko diskurtsoak eta praktikak.

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak

Informazio geheiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30