}

Agenda

Ikastetxeko STEAM proiektuak garatzeko oinarriak sendotzen (EHUko udako ikastaroa)

Data: 2020/06/12 - 2020/07/21
Ordua: 09:09
Herria: Donostia
Lekua: Miramar Jauregia

STEAM akronimo anglosaxoiari loturiko ekimenak lehentasunezkoak bilakatu dira herri garatuenetan, eta bai lan esparruan eta bai hezkuntza sistemetan intentsifikatu egin dira azken hamarkadan. Ikasgela barneko zein kanpoko zientzia eta teknologia ekimenen zerrendak etengabe ugaritzen ari dira Europan bezala, gure inguruan. Horren adibide, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak abiatu duen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategia, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedratik bultzatutako lanak, eta herri eta auzoetan hainbat elkarteetatik zabaltzen ari diren jarduera zientifiko-teknologiko hezigarriak.

Uda Ikastaro honek, aipaturiko ekimen didaktiko horiek kontuan hartuta, ikastetxeetan STEAM arloetan eta proiektuetan urratsak egiteko funtsezko ildoak identifikatzen eta garatzen laguntzeko ideiak jorratzea proposatzen du, aitzindariak diren ekimenetako ordezkarien hitzaldien eta tailerren bidez.

Ikastaroaren informazio guztia ikusteko sakatu hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30