}

Agenda

IA DENA: adimen artifizialaren ertzak esploratzeko jardunaldia

Data: 2023/06/17
Ordua: 10:00
Herria: Azpeitia

Aurtengo CAF-Elhuyar sariketan sorkuntza-beka irabazi duen Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak egun osoko jardunaldia antolatu du ekainaren 17an, 10:00etan, Azpeitiako Sormen Dinamoan, eta 17:00etan Soreasu Antzokian. "IA DENA" deitu diote jardunaldiari, eta adimen artifizialaren ertzak esploratzea du helburu. 

Arg. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba

CAF-Elhuyar sorkuntza-beka zientzia eta gizartearen arteko zubi-lana egiten duten proiektuak bultzatzeko asmoz jaio zen, eta aurtengoa ex aequo eman da. Alegia, bi proiektuk jaso dute beka: Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibaren proiektua da sarituetako bat, eta bestea Jon Sánchez Carrascoren “Semiosi-genesi” lana.

Hala diote: Aditzen du adimen artifizialak? Adi dago adimen artifiziala? Adimenik badu adimen artifizialak? Badaki galderak egiten adimen artifizialak? Zer daki egiten adimen artifizialak? Badaki aginduak ez betetzen? Badaki isilik egoten hitz egiteko eskatzen zaionean? Badaki euskaraz egiten adimen artifizialak? Toka eta noka ere bai? Ala tonaka idazten daki? Zer daki adimen artifizialak? Badaki adimen artifizialak artifiziala dela? Natural bizi du hori? Arroztasunik sentitzen du? Zer sentitzen du adimen artifizialak? Zerk egiten du hain erakargarri adimen artifiziala? Gure ispilua izateak beharbada? 

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30