}

Agenda

Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEM) lantzeko proiektuak (Ikastaroa - UEU)

Data: 2020/10/17 - 2020/10/24
Ordua: 09:00
Herria: Iruñea
Lekua: Iruñeako UEUren egoitza

Europar Batasunak uste du 2020rako kualifikazio maila altuko pertsonentzako lanpostuak 16 milioitan handituko direla, baina kualifikazio maila txikiko lanpostuak 12 milioitan murriztuko direla. Horrek oreka sozial eta ekonomiko berri baten bilaketara eramango gaitu. Kualifikazio maila horrek neurri handi batean gaitasun zientifiko-teknologikoekin dauka zerikusia. Hori dela-eta, Europar Batasuna STEM metodologiaren aldeko apustua egiten ari dira, arlo horietan etorkizuneko langile kualifikatuak lortzera bideratutako politikak martxan jarriz, gaitasun zientifiko-teknologikoetan trebatutako belaunaldiak prestatu nahian.

Garrantzitsua da Euskal Herrian ere ikuspegi hori izatea eta etorkizuneko STEM belaunaldiak euskaraz prestatzea.

Ikastaroaren informazio guztia ikusteko sakatu hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30