}

Agenda

Espazioa-denboraren mugetan: M-87 zulo beltz baten lehen argazkia (Aranzadiren Astronomia Jardunaldiak)

Data: 2020/10/07
Ordua: 19:00
Herria: Donostia eta on-line
Lekua: Aranzadi (Zorroagagaina 11) eta on-line

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Sailak luxuzko bi gonbidaturekin egingo ditu bere ohiko astronomia jardunaldiak. Covid-19ak ez ditu geldiarazi Aranzadi Zientzia Elkartean duela 29 urtetik egiten diren jardunaldi astronomikoak.  Aurten, astronomiaren munduan azken urteotan gai esanguratsu eta mediatikoenetako biren protagonista izan diren bi euskal ikerlari gonbidatu dituzte: zulo beltzaren lehen argazki ospetsua eta Mars 2020 Misioa izenekoa.

Hizlaria: Antxon Alberdi astrofisikari donostiarra (CSICeko ikerketako irakaslea eta “Andaluziako Astrofisikako Institutuko” (IAA-CSIC) zuzendaria)

Antolatzaileak osasun-neurri berrietara egokituko dira horiek modu presentzialean egin ahal izateko, baina Zoom bidez ere igorriko dituzte modu birtualean jarraitu ahal izateko.

Jardunaldiei buruzko informazio gehiago ikusteko sakatu hemen

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30