}

Agenda

Erronka klimatikoak eta elikadura

Data: 2018/02/28
Ordua: 19:00
Herria: Donostia
Lekua: San Telmo Museoa

Klimaren aldaketek eragin ezkorra dute ekoizpenean eta elikagaien eskuragarritasunean. Bi noranzkoko harreman batean, ekoizpen, eraldaketa, banaketa, kontsumo eta xahubide ereduek eragin nabaria dute Negutegi Efektuko Gas isurietan eta Klima-Aldaketan. Zer egin dezakegu? Zer esperientzia ari dira abian jartzen beste udalerrietan?

Esperientzia luzea eta zabala duten bi hizlarik galdera horiei, eta beste askori, erantzuna ematen saiatuko dira, leku ezberdinetan abian jarritako proposamenak eta ekimenak mahai gainean jarriz.

Alde batetik hitzaldian izango da Hannah Fenton, Good Food Oxford-eko gerentea. Sare honetan elkarrekin lan egiten dute 130 erakunde eta elkartek baino gehiagok elikagai osasuntsuagoak, bidezkoagoak eta jasangarriagoak lortzeko Oxforderako. Good Food Oxfordek planteatzen duen galdera nagusia da nola bermatu Oxfordeko biztanle guztiek ondo jatea, egunero, betiko.

Sarearen indarra bere "inpaktu kolektiboan" datza, ez bakarrik bere ekintzak sareko kideen banakako ekintzen batuketa baino handiagoak direlako, baizik eta elkarrekin lanean aritzean Oxfordeko elikadura sistema eralda dezaketelako, benetan jasangarria izango den elikadura-etorkizuna sortuz.

Oxfordek klima-aldaketaren aurrean duen elikadura-sistema aurkeztuko du Hannah-k (karbono isuri gutxiko etorkizuna jomugan duena), bai eta gizarte-egitura indartzeko duen gaitasunaz, pertsonak lurrarekin berriz harremanetan jartzeko duen garrantziaz eta ditugun baliabideen harrigarrien giza-balioaz ere.

Hitzaldian parte hartuko du baita ere Nerea Morán arkitektoak. Morán ikerlaria ere bada hiri-nekazaritzaren, hiri-landagune arteko loturen eta hirigintza jasangarriaren esparruko egitasmoetan, eta Madrileko Udaleko Elikadura Osasungarri eta Jasangarriaren Estrategian parte hartu du. Gaur egun Germinando interbentzio sozioanbientaleko kooperatiban dihardu lanean, Agroekologia eta Lurraldea alorrean, lurraldetasun elikadura sistemei buruzko aholkularitzan, formakuntzan eta ikerketan oinarritutako ekimenetan.

Bere solasaldian elikadura-sistemaren territorializazioaren ideia garatuko du, eta horrek zer suposatzen duen ikuspegi ekonomikotik (elikadura-kateko jarduerak berlokalizatu eta lotu), ekologikotik (gertutasuneko zikloak itxi, lan-baldintzera egokitu), kulturaletik (jakituria tradizionalak, nortasuna, elikadura-kultura) eta politikotik (elikadura gobernantza eta burujabetza, hiri-landa eta eskualde aliantzak). Dimentsio horietariko bakoitza esperientzia zehatzekin ilustratuko du, batik bat Madrilen lantzen ari den guztia Milango Akordioaren eta Elikadura Osasungarri eta Jasangarriaren Estrategiaren erredakzioaren inguruan, baina Estatuko beste zenbait hiritako adibideak ahaztu gabe.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30