}

Agenda

"Emakume zientzialarien argitan" udaberriko zikloa

Data: 2023/03/14 - 2023/05/16
Ordua: 19:00
Herria: Donostia
Lekua: Ernest Lluch K.E.

Elhuyarren eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren emaitza da solasaldi-ziklo hau, eta 2023an ere izango da parte hartzeko aukera. 
Egitasmo honi esker, aurrez aurreko elkarrizketen bidez, zenbait arlotan lan egiten duten emakume zientzialariak ezagutzeko aukera izango da.
Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.

Lehenengo solasaldia martxoaren 14an izango da. Itziar Cortés Etxabe izango da elkarrizketatua, eta solasaldiaren izenburua honako hau izango da: Itziar Cortés Etxabe: hizkuntzak aro digitalean.

Itziar Cortés Etxabek Ingeniaritza Informatikoko ikasketak ditu, eta hizkuntzaren prozesamenduan espezializatuta dago. Ingeniaritza-alorreko ikasketetan emakumeek duten presentziari buruz ikertzen ibili zen karrera amaitzear zela; orain, adimen artifizialaren arloan lan egiten du, zehazki hizkuntza-teknologiekin. Ikerketan eta garapenean lan egin izan du, esaterako, elia.eus itzultzaile automatikoaren proiektuan, eta, gaur egun, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailea da.

Marian Iriarte Ormazabal izango da bigarren elkarrizketatua. Polimeroak izango ditu hizpide, eta solasaldia apirilaren18an egingo da, Marian Iriarte Ormazabal: kimika, egunerokoan izenburupean. 

Marian Iriarte Ormazabal Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da; Donostiako Kimika Fakultatean dihardu 1991z geroztik. Zientziaren dibulgazioan ere aritzen da, eta, egun, Kimika Fakultateko dekanoa da. Haren ikerketa-arloa polimeroak dira. Polimeroak ontzigintzan hain erabiliak direnez, eta bizitza hain laburra dutenez, eragin oso kaltegarriak dituzte ingurumenean. Horrenbestez, azken urteetan, polimero biodegradagarrien munduan dabil, ontzigintzan erabiltzen diren polimero edo nahaste polimeriko asko ordezkatu ahal izateko.

Azken solasaldia Aiora Zabala Aizpururekin egingo da, maiatzaren 16an. Aiora Zabala Aizpuru: natura gure esku izenburua izango du. 

Aiora Zabala Aizpuru Ingurumen Zientzietan lizentziatua da, eta Ekonomia Ekologikoan doktorea. Unibertsitateko irakaslea da, eta Nature Sustainability zientzia-aldizkarian editore izan zen lau urtez. Dibulgazioan ere aritzen da, ingurumenari, jasangarritasunari eta giza zientziei buruz, eta iaz (2022an) Natura gure esku liburua argitaratu zuen.


Hiru saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian. 
Solasaldien audioak Donostia Kulturaren DK Irratiko podcastetan eta Elhuyarren zientzia.eus webgunean ere entzun ahal izango dira.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30