Agenda

Bizirik dago Marte?

Data: 2013/11/25
Ordua: 19:30
Herria: Bilbo
Lekua: Bidebarrieta liburutegia

Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Espazio gelak Curiosity espazio misioaren azken aurkikuntzen eta marteko bizitzaren aukeren inguruan hitz egiteko bi aditu ekarriko ditu Bilbora: Javier Gómez-Elvira, Madrilgo Astrobiologia Zentroko zuzendaria eta REMS Misioko ikertzaile nagusia (NASArentzat Planeta Gorrian bizitzaren aukerak ikertzen dituen espainiar fabrikazioko meteorologia estazioa); eta Ricardo Amils, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Mikrobiologia katedraduna, CAB Astro-Biologia Zentroko ikerlaria eta Unibertsoko bizitzaren ikerlari handia.

Ekimena azaroaren 25ean izango da 19:00etatik aurrera Bilboko Alde Zaharreko Bidebarrietako Liburutegian “Bizirik dago Marte?” - “¿Está vivo Marte?” izenburupean.
 
Luis Alfonso Gámez kazetariaren aurkezpenaren ondoren, Aula Espazio Gelako zuzendaria, Agustín Sánchez-Lavegak   “Un mundo de incógnitas” izenburuko sarrera egingo du.  Jarraian, Javier Gómez-Elvirak “La exploración de Marte de Curiosity” hitzaldia eskainiko du, eta ondoren Ricardo Amils  arituko da “La búsqueda de vida” txostenaren ondorioak azaltzen. Ekitaldiari amaiera emateko mahai ingurua eskainiko dute parte hartzaileek.
 

 

2025 - Ekaina
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30