}

Agenda

Bertsozientzia Zarautzen

Data: 2019/05/14
Ordua: 19:00
Herria: Zarautz
Lekua: Modelo aretoa

Bertsozientziak, zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekimenak, edizio berria izango du 2019an. Beasainen hasiko du bere ibilbidea eta Zarautzen eta Tolosan jarraituko du. Itxuraz elkarrengandik oso urrun dauden bi diziplina elkartzen dituen proiektua -bosgarren edizioa izango da aurtengoa- Gipuzkoan hasiko da, ondoren, Bizkaira salto egiteko.

Donostia International Physics Center (DIPC), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko KatedraZarautzOn elkartea, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Tolosako Udalaren eskutik hasiko du ibilbidea ekimenak. Saioak apirilaren 12an (Beasain) eta maiatzaren 14 (Zarautz) eta 22an (Tolosa) izango dira.

Zarauzko saioan, Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kidea arituko da aurkezle-lanetan.

Informazio osatua hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30