Agenda
"ARTIKO" dokumentalaren proiekzioa (XVIII Arkeologia Jardunaldiak)
Data:
2020/02/06
Ordua: 19:00
Herria: Donostia
Lekua: San Telmo museoa (eliza)
Giza aktibitatearen garapena historiaurretik gaur eguneraino aldaketa klimatikoekin egon da beti baldintzatua. Aurten arkeologia jardunaldiak Kiputzeko (Mutriku) amildegian zentratuko dira: Orain dela 20.000 urteko fauna eta horren babesleku izan zen euskal kostaldean murgilduko gara. Azken negu handiko klima eta paisaia ezagutzeko geologoen eskutik joango gara; eta Jesus Mari Lazkano pintorearen ikuspegi artistikoaren laguntzaz ARTIKO filma proiektatuko da.
Aurkezlea: Jesús Mari Lazkano (zuzendaria)
Informazio guztia: http://www.aranzadi.eus/wp-content/uploads/2019/11/Arkeologia-jardunaldiak-2020-DEF-WEB.pdf