}

Agenda

UEU irekiera jardunaldia: akademiatik herrigintzara, herrigintzatik akademiara

Data: 2021/06/25
Ordua: 09:30
Herria: Iruñea
Lekua: Kondestable jauregia

UEUren irekiera ekitaldia.

Zientziak indar handia hartu du azken garaietan, eta are gehiago Pandemiaren garai honetan. Egin eta egiten dituen ekarpenak ukaezinak dira, baina hala ere ahots kritikoak ere ugaritzen ari dira: ez ote da ari, etika alde batera utzita, gehiegi makurtzen interes ekonomiko pribatuetara, multinazionaletako helburuetara? Beste batzuen ustetan zientziak elitismoak jota dago. Euskalgintzatik, ekologismotik, feminismotik, udalgintzatik, kooperaziotik... halako iritziak iristen dira.

Jardunaldi honetan horren inguruko galdera batzuei erantzuten saiatuko gara:

  • Zientzia elitismoak eta kapitalismoak jota dago? Baiezkoan, zuzen daiteke?
  • Posiblea da herrigintza/herri-erakundeak eta akademia hurbiltzea? Nola?
  • Zein paper eta etorkizun eduki behar dute zientziaren inguruko herri-ekimenek?
  • Ze leku dauka euskarak akademian?
  • Eta emakumeak, XXI mendean zein da beraien egoera?

Informazioa osorik hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30