Agenda

Agur euri, etor eguzki! Eguraldi-fenomenoen inguruko tailerra

Data: 2020/04/23 - 2020/05/28
Ordua: 18:00
Herria: Bilbo (Deustu)
Lekua: Bizilabe Bilbo (Deustuko Udalgunea)

12-15 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailer honetan eguraldi-fenomenoetan zehar bidaiatuko dugu. Euria, lanbroa, urakanak, etab. zergatik sortzen diren ulertu eta guk bertan sortuko ditugu. Gainera, eguraldi-iragarle bilakatuko gara, “kroma” erabiliz. Teknika honen oinarriak ulertu eta, profesionalen eran, zein eguraldi egingo duen azalduko dugu pantaila aurrean.

Izen-ematea eta tailerrari buruzko informazio guztia: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/bizilabe-bilbo/tailerrak/agur-euri-etor-eguzki-eguraldi-fenomenoen-inguruko-tailerra

2020 - Abuztua
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31