}

Agenda

Adimen artifiziala euskararen erabilera-planetan: aukerak, erronkak eta esperientziak (EHU - Udako ikastaroa)

Data: 2020/10/21
Ordua: 09:00
Herria: On-line (zuzenean)
Lekua: On-line (zuzenean)

Adimen artifizialak hizkuntzan izaten ari den garapen disruptiboa eraldaketa handiak ekarriko ditu. Berrikuntza teknologikoen norabidea ongi zehaztea da euskal gizarteak duen erronka handienetako bat, izan ere, aukera handiak ekarri ditzake gizarte-berrikuntzaren alorrean, eta zehazki euskararen garapen-prozesuan. Esaterako, adimen artifizialak eta hizkuntza-teknologiek orain arte pentsaezinak ziren aukera ekarri ditu enpresa eta erakundeen hizkuntzen-kudeaketan nahiz euskararen erabilera areagotzeko estrategietan. Honenbestez, teknologiaren aurrerapenak barneratu, aplikazio-eremu berriak bilatu eta kasu arrakastatsuak ezagutzea berebiziko garrantzia du arlo honetan lanean dabiltzan ikertzaile, aholkulari, kudeatzaile eta ikasleentzat.

Ikastaroari buruzko informazio guztia ikusteko sakatu hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30