}

Agenda

Abian da 2023ko Elhuyar Zientzia Azoka

Data: 2022/10/04 - 2023/03/31
Ordua: 09:58
Herria: online
Lekua: online

2023ko Elhuyar Zientzia Azokan izena emateko epea zabalik da urriaren 4tik aurrera. 

Ikerketa-galdera bati edo erronka bati erantzuten dioten proiektuak bilduko ditu Elhuyar Zientzia Azokak, eta STEAMeko edozein arlotakoa izan daiteke proiektua. Artearekin lotutako proiektuak ere aurkez daitezke, baldin eta STEM osagaia agerikoa badute. Ikus oinarriak.

12 urtetik 18 urtera bitarteko Euskal Herriko gazteak aurkez daitezke, ikastetxetik edo eskolaz kanpo, betiere adinez nagusi den pertsona baten ardurapean. Gehienez lau kideko taldeak onartuko dira; banaka ere parte hartu daiteke.

2022-2023 ikasturteko Elhuyar Zientzia Azokak ezaugarri nagusi hauek ditu:

  • Euskarazko proiektuak bakarrik onartuko dira.
  • Ez da proiektuaren txostenik bidali beharko.
  • Bilboko amaierako azokan, standetan bertan egingo da ebaluazioa; ebaluatzaileak pasatuko dira standetatik.
  • Elhuyar Zientzia Azokaren amaiera ekainaren 2an, 3an eta 4an goizez izango da, Bilboko Areatzan. Hiru egun horietako batean bakarrik aurkeztu beharko da proiektua.
  • Sari-banaketa ekainaren 4an egingo da, eguerdian, eta bertan izango dira hiru egunetako sarituak.
  • Aurreko urteetan aurkeztutako lanak ikusteko, sakatu hemen.
  • Elhuyar Zientzia Azokarako proiektu inspiratzaileak ezagutzeko saio bereziak online, irakasle guztientzat izango dira, azokarako izena emana izan edo ez. Hemen informazioa eta eskaintza osoa.

Egutegia, oinarriak eta nobedade guztiak Elhuyar Zientzia Azokaren webgunean daude.

 

Elhuyarrek antolatutako Elhuyar Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euroeskualdearen, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología,  Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Kutxa Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30