}

Agenda

'100 días de soledad' dokumentala eta solasaldia

Data: 2021/09/28
Ordua: 19:00
Herria: Zarautz
Lekua: Modelo aretoa

José Díaz mendizale eta argazkilariak 100 egun Asturiasko mendietan bakarrik igarotzean izandako bizipenak bildu ditu dokumental batean. Filma ikusi ondoren, solasaldia izango da Aitor Galarza biologoarekin. Hainbat lan zientifiko eta libururen egilea da, besteak beste, urte luzez Euskal herriko ornitologoentzat erreferente izan den "Abifaunaren banaketa espaziotenporala euskal autonomi elkartean" lan bikainaren egilea da. Aitor Galarza, gaur egun Bizkaiako basozain izateaz gain, Aranzadi elkarteko kide ere bada eta proiektu askotan dabil; besteak beste, Urdaibaiko paduretan arrano arrantzalea berriro sartzeko proiektuaren zuzendari teknikoa da.

Informazio guztia, Arkamurkaren orrian.

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31